Ezkontza-ospakizun handian, musikarik onena
Konpainiak oinarrizko pakete bat dauka ezkontzetarako: tarta ebakitzen den unetik 21:00ak arte, ezkontza egunez bada, edo 02:00ak arte, gauez bada. Pakete horretan sartzen dira DJaren zerbitzua, soinu-ekipamendu profesional bat alokatzea, garraiatzea eta ekipamendu guztiak instalatzea eta kentzea.
Bestalde, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditugu, beharbada interesatuko zaizkizuenak; adibidez:
♦ Zeremonia, janaurreko eta oturuntzarako musika.
♦ Aparteko orduak ospakizunean.
♦ Argiak.
♦ Ke-makina bat instalatzea.
♦ Karaoke bat instalatzea.
♦ Argazkiak eta bideoak erakustea zuen proiektagailuan eta proiekzio-pantailan.
Nola egiten dugun lan
Gure helburu nagusia ezkonberriek eta gonbidatuek etengabe dantza egitea da. Egun batzuk lehenago elkartuko gara, elkar ezagutzeko eta zuen musika-gustuak zein diren jakiteko; modu horretan, ezkontza-ospakizuna ahaztezina izatea lortuko dugu. Zuen ezkontzan entzun nahi zenituzketen abestien zerrenda egin dezakezue, eta, halaber, zein kanta nahi ez duzuen adierazi. Horrela, hobeto ezagutuko zaituztegu. Badakigu badirela zuen lagunak aulkitik altxaraziko dituzten abestiak, seguru, edota badela kanturen bat oso-osorik dantzatuko zenuketena, koreografia eta guzti. | Komunikazioa etengabekoa izango da, edozein zalantza baduzue, abestia aldatu nahi baduzue, etab. Zuei entzuteko gaude gu, eta dantzaldi hori une berezia izatea lortzeko.
Gainera, ez duzue beste ezertaz kezkatu beharko. Urte askoko eskarmentua dugunez, jatetxe asko ezagutzen ditugu, eta gu arduratuko gara haiekin hitz egiteaz, soinu-ekipamendua eta argiak instalatu eta kentzeko lanak antolatzeko. |
Lehenengo Vals The
Xehetasun txikiei esker, zuen ospakizuna berezia izango da, eta ez beste bat gehiago. Gero eta bikote gehiagok uzten dute alde batera bals tradizionala, eta abesti originalagoak hautatzen dituzte. Baina orduantxe sortzen da arazoa: une horretarako abesti egokia aurkitzea. Edozein estilo aproposa izan daiteke: rock & rolla, saltsa, tangoa, popa,… baldin eta zuen estiloarekin bat badator. Horregatik, beste urrats bat ematea erabaki dugu. Noizbehinka, Facebooken une horretarako balio dezaketen abestiak aurkitu ahal izango dituzue, eta, gainera, zuentzat interesgarriak izan daitezkeen abestiekin post bat argitaratzea erabaki dut. Baliagarriak izatea espero dut! |
|
¿Karaokea nire ezkontza?Zalantza hori sor daiteke. Zergatik ez, ordea? Dibertigarria izan daiteke, eta oroigarri ezin hobea. | Ezkontza-egunean abestu?Ahots ederra baduzu eta kantatzen badakizu, zergatik ez diozu sorpresa bat emango zure bikotekideari abesti bat abestuta? Opari ezin politagoa da.
|
© 2015. Imanol Bodas y Eventos. Eskubide guztiak erreserbatuta. |